domingo, 24 de marzo de 2013

ESPAZIO PUBLIKOA PLACE DES BASQUE-EN

Baionako hiri historikoaren muga eta bai eraztun berdearen eta bai baionaren historian hain garrantzitsua izan den harresi historikoaren etena suposatzen duen orubea proposatzen zaigu bere barne frontoi bat hartu behar duen espazio publikoa proiektatzea.

Bere inguruarekin dituen erlazio kaxkarren ondorioz, inolako izaerarik ez duen orubea dela ondorioztatuta, izaera horren berrekuratzea izango da proiektuaren helburua, inguruarekin dituen erlazio hoiek aztertuz, baloratuz, eta haienganako interesaren arabera, hauek areagotuz edo kontrakoa, gaitzetziz.

Honela, orubearen kanpokaldetik barrurako eta barrutik kanporako ikuspuntuak landu dira eta lur mugimenduak tresnatzat hartuta, lehengo partzela lineal eta laua zen horretan kota aldaketak proposatu dira.

Kota aldaketa hauen bidez, espazioa antolatu (frontoiaren pareta barneratzeko kasurako), erabilera ezberdinetarako txoko txikiagoak sortu eta garrantzitsuena, ingurutik datozen ardatzekiko erlazioak (harresitik datorren eskalinatak sortzen duen ardatz lineala kasurako) zein orubearen inguruko elementuekin sortzen diren erlazioak aldatzeko aukera sortzen da!



Erlazio eta loturak lantzeko ahalegin honetan, lehenagoko turismo bulegoaren atzekaldean geratzen zen kota beheragoko espazio hori zati luzeenarek kotarekin lotzea propsatzen da, ibilbide jarai bat lortuz, orubean zehar. Bestalde, ibilbide lineal horren apurketa dator ardatz horrekiko paralelo sortutako ardaz gorabeheratsuan, zeinetan muino bat sortzen da, begiratokia izango dena eta bere oinetan frontoia gordeko duena.



Hauek lirateke, proiektuaren hasierako puntu litzateken turismo bulegorako eta igotako muino horrez azpian ezkutatzen diren aldageletarako proposatzen diren eraikinak.


Turismo bulegoa, eraikin txikia, lehenagoko eraikinaren kokapen berekoa, espazio publiko guztiaren begirale. Eraikin irekia, beirazkoa, ez oso deigarria eta lasaia.


Aldagelak, eraikin ezkutua, argi askorik behar ez duena, frontoia jolasteko espaziora guztiz lotua baia espazio horretan interferitzen ez duena.




ETA AMAITZEKO, LANEKO MAKETAREN ARGAZKI BATZUK

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario