Tokaido. Tokio, Yokohama, Nagoya, Osaka eta Kobek osatzen duten megalopoli izugarria. Hiri hazkunde artifizial bat, hiriek dituzten benetako beharrei EZ erantzunez sortutako hazkunde bat, nire iritziz.
Ematen du (hori irakasten digute behintzat) hazkundea beharren araberakoa izan behar dela eta oso ondo aztertua (orografia, topografia, hazkunde honek hiri zentroarekin izango duen erlazioa, ekarriko dizkion abantaila eta desbantailak, bertan sortuko den bizimodua….)
Horregatik diot “hazkunde antinatural” honena, prozezu honek beste gauza bat ematen duelako. 1.- Megalopoli erraldoi bat nahi dugu, negozio eta produkzio puntu indartsuenak batuko dituena, boteretsuena. 2.- Goazen hiri hauek batzera. 3.- Distatziak txikitu (abiaura handiko trenen sarea). 4.- Dena dago hurbil, irisgarri, dena da hiri bat. 5.- Hutsuneak beteko ditugu (“hiri erdiko hutsunea”) hiriari batasuna emateko eta prodikzio maximoko puntu honetara lanera ekarriko ditugun marioneta guztiei bizitzeko gune bat emateko.
Jendea (langilegoa) edonola betetako hutsune hauetara dator bizitzera megalopoli handi horretan lan egingo duelako. Egunero zapaltzen duen lantokia bere etxetik 200 kilometrotara egongo da beharbada baina berdin du, AHT-a hartuz, ordu baten iritsiko da, ez da “hiritik” irten behar.
Egia da gaur egun ez dela hazkunde naturalik ematen, hiria proiektatu egiten delako, aurretik pentsatu eta planeatzen delako (hiriaren beharrei erantzunez, suposatzen da) baia modu asko daude eta “antinaturaltasun” horren barruan naturalagoa ala fortzatuagoa izan daiteke (nire ustez Tokaidokoa den bezala)
No hay comentarios:
Publicar un comentario